Covid ziurtagiria eskatuko da kontzertu- eta dantza-aretoetan, 50 pertsona baino gehiagoko jatetxeetan,…

0
725

Osasun-larrialdia ezarriko duela iragarri Eusko Jaurlaritzak. Oraingoz ez du zehaztu noiz aplikatuko duen. Era berean, espainiar Auzitegi Gorenak onartu du Covid ziurtagiria establezimendu batzuetan eskatzea.

Espainiar estatutako Auzitegi Gorenak onartu egin du Euskoa Jaurlaritzak aurkeztutako helegitea, horren ondorioz:

Pub eta taberna berezietan gaueko 22:00etatik aurrera eskatu ahal izango dute Covid ziurtagiria. Jaurlaritzak hala eskatuta, ziurtagiria erakutsi beharko da herritarren aisialdirako zenbait jardueratan eta dantzarako aukerak eskaintzen dizkieten zenbait lekutan.

Besteak beste, kontzertu- eta dantza-aretoetan edota 50 pertsona baino gehiagorako lekua duten jatetxeetan.

Auzitegi Gorenaren hitzetan, ziurtagiria exijitzea “egokia, beharrezkoa eta proportziozko neurri bat” da. EAEko Auzitegi Nagusiak, ordea, ebatzi zuen Jaurlaritzaren eskaerak zenbait “oinarrizko eskubide urratzen” zituela.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen