Covid-arekin hildako egoiliarrak gogoan dituzte Iturbideko langileek

0
621

Egoitzako ekimen batek omenaldi xume bat egin die “agur duin bat izateko aukera barik” zendu ziren egoiliar guztiei. Sare sozialetan eta Mondraberrira ondoko mezua eta argazkiak bidali dituzte:

“Kandela honen argiak gure gogoan bizirik manten ditzala, era bidegabe batean joatea tokatu zitzaien egoiliar guztiak, agur duin bat izateko aukera barik”.

“Errespetua eskatzen dut gaur bezalako egun seinalatu batean, eta behingoagatik zentzua erabiltzeko gai izan gaitezen, euretako asko ezingo dira bere senideekin berriro elkartu, guk horretarako aukera daukagu. Beraz, eurengatik, zugatik eta nigatik ahalegindu gaitezen”.

“GURE BIHOTZETAN JARRAITZEN ETA JARRAITUKO DUTEN ITURBIDEKO EGOILIAR GUZTIENGATIK”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen