Covid-arekin hildako lagunak omendu dira, Nagusien Kontseiluak antolatuta

0
453

Ruth Osinaga abeslariak eta Marta Izagirre pianistak errezitaldi bat eskaini zuten atzo, Arrasateko Nagusien Kontseiluak antolatutako hitzaldiaren ostean.

Arrasateko Nagusien Kontseiluak urtero gutxienez ekitaldi bat antolatzen du, eta bide honetan, Javier Yanguasek atzo hitzaldia eman zuen Kulturaten.

Ekitaldia borobiltzeko, Marta Izagirre piano-joleak eta Ruth Osinaga kantariak hiru abesti eskaini zituzten, maistrasunez eta sentimendu handiz, besteak beste, ‘Agur Jaunak’ eta bideoan ikus-entzungai den ‘Maitia nun zira’. Goian beude joandako lagunak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen