Covid-19ren ondorioz, Cespa-Ferrovialek bere zerbitzuak indartu ditu

0
1280

Cespa SAk (Ferrovial Servicios) Arrasateko udalerrian egin ohi dituen jarduerak bide-garbiketa eta lorezaintza dira.

Covid-19ren ondorioz, Cespa Sak (Ferrovial Servicios) bere zerbitzuak indartu ditu. Mondraberrik Estibaliz Sanzekin hitz egiteko aukera izan du.

Zein zerbitzu egiten ari da Cespa-Ferrovial aste hauetan?

Cespa SAk (Ferrovial Servicios) Arrasateko udalerrian egin ohi dituen jarduerak bide-garbiketa eta lorezaintza dira.

Bide-garbiketako jardueren barruan, azken aste hauetan, eta COVID-19a dela-eta, esku-ekorketa, ekorketa mekanikoa eta ekorketa mistoko jarduerak indartu egin dira, eta Osasun Ministerioak ezartzen duen bezala, garbiketa hezea erabili da, haize-makinarik gabe eta produktu desinfektatzaileekin.

Gainera, desinfekzioak indartu egin dira goizean goiz udalerriko zenbait gunetan, hala nola ospitalerako sarbideetan, merkataritza-guneetarako eta supermerkatuetarako sarbideetan, hipokloritoa duen eskuzko motxila erabiliz.

Zeregin horiek egunero egiten dira, igandeak eta jaiegunak barne.

Zenbat pertsonak egiten dute zerbitzu hori, bai bulegotik bai kaleetan?

Bide-garbiketan 35 pertsona baino gehiago ari dira lanean.

Herritar batzuk kexu agertu dira zenbait kaletan arratoi batzuk daudelako. Zergatik?

Bide Garbiketako Zerbitzuak ez du arratoiak hiltzeko prozesurik egiten, beste alor bat dago horretarako.

Zein neurri hartu dituzue koronabirusari aurre egiteko?

Bide Garbiketako zerbitzuan Osasun-ministerioaren protokolo zorrotza betetzen da: langileen mailakako sarrerak, zerbitzuaren antolaketa eta beharrezko txandak, segurtasun-neurriak betetzea, hala nola 2 metro baino gehiagoko distantziak mantentzea, langile bakoitzarentzat ibilgailuaren erabilera indibiduala ahal den guztietan, segurtasun-neurriak bermatuz, langilea babesten duten NBE egokiak, lan-ekipoen desinfekzioak, instalazioak,..

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen