Gipuzkoak zortzi positibo berri izan ditu ostiral honetan adinekoen egoitzetako erabiltzaileen artean.
Eider Mendoza Foru Aldundiko bozeramaileak jakitera eman duenez, Gipuzkoan zortzi positibo berri izan dira ostiral honetan Covid-19an, adinekoen egoitzetako erabiltzaileen artean. Horien artean, Arrasateko Iturbide egoitzan lehen kasua antzeman dute.