
Goiko argazkia: MB Artxiboa.
Duela 3 hilabetetik gezurrak eta gezurrak jasaten ari gara COVID-19aren eta bere hedapenaren inguruko guztiaz.
Orain agerrialdi berriak atzeman dira Gasteizen eta Bilbon.
Duela hilabete batzuetatik europar komunikabideetatik salatzen ari da “garajeetan egindako” COVID-19aren inguruko testak nazioarteko merkatuan daudela (adibidez martxoan Illak erositakoak).
Eta badirudi inori ez diola axola erabili diren testen marka zein den, ezta FDAren (Food and Drug Administration) homologazioaren erreferentzia zenbakia ere. Jakina denez, erakunde amerikar hau gai honetan nazioartean aintzatetsitako erakundea da.
Alemaniak lortu ditu 100 milioi test (homologatuak) farmazeutika batekin Joint-Venture batean inbertituz Penzberg udalerria (Baviera). Inbertsioa ez da 50 m eurotara iristen.