COVID 19aren pandemiari aurre egiteko Leintzaldean dauzkagun baliabideak erabiltzeko proposamena

0
2004

Bokazio erlijosoen krisiaren ondorioz Udalara bideko konbentua hutsik dagoela uste dut eta agian leku egokia izan daiteke izurri berri honekin dauden gaixoak artatzeko.

Testua eta argazkiak: Ramon Ugalde.

Izurrite honen eragina zabaltzen ari da, Martxoaren 19an Arrasaten birusak kutsatutakoak 14ra iristen ziren, Aretxabaletan ere banaka batzuk badaude eta Eskoriatzako daturik ez daukat. Eta bestaldetik Txagorritxuko ospitala kolapso egoera batean dagoela zabaltzen ari da, sare sozialetan eta komunikabieetan ere bai. Beraz kutsatutakoak behar bezala isolatzeko eta izurria ez zabaltzeko eta kutsatze prozesua eteteko espazio isolatuak behar dira, zehazkiago eraikin isolatuak.

Egoera honek horrela jarraitzen badu, hau da, Covid 19arekin gaisotutakoen kopuruak gehitzen  jarraitzen badu, Eskualdeko Ospitalean dauden gelak agian ez dira nahikoak izango eta beste konponbide batzutan pentsatzen hasi beharko dugu.

Eta pasatu dugun beste krisietatik abantaila batzuk atera ditzakegu. Bokazio erlijosoen krisiaren ondorioz Udalara bideko konbentua hutsik dagoela uste dut eta agian leku egokia izan daiteke izurri berri honekin dauden gaixoak artatzeko.

Ez dut ezagutzen barrutik Kontzezinoko mojen eraikin hau, baina suposatzen dut gela asko eukiko dituela eta azpiegitura sanitarioez (komunak …) ondo hornituta egongo dela. Sukaldea, atseden lekuak….egokiak izango ditu. Ez dakit zenbat gaixo artatu daitezkeen bertan baina ale batzuk zaintzeko gaisotasuna pasatu eta inmunitatea lortzeko (optimistak izan gaitezen) eraikin aproposa izan daitekeela uste dut.

Beste eraikin egoki bat Eskoriatzako Mendigoia hotela izan daiteke. 2008ko krisiaren ondorioz hotel hau itxi behar izan zuten. Baina uste dut egoera onean dagoela bizi dugun egoera honi aurre egiteko. Hotela denez gelak ditu, azpiegiturak ere bai ( komunak, sukaldeak…).

Egoera larriagoa egiten bada uste dut posible izango dela eraikin horien jabeekin akordioetara iristea  eta aldi baterako behinik behin erabilera sanitariora bideratzea.

Agian zentzunbakokeria bat izan daiteke, artikulutxo honetan proposatzen nabilena, baina …….

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen