COVID-19aren krisia dela eta, 2019-2020 denboraldia amaitutzat eman du Mondrak

0
259
Santxo

Mondragon C.F. osatzen duten jokalari, entrenatzaile, guraso eta bazkide guztiei jakinarazi nahi diete COVID-19aren krisia dela eta, 2019-2020 denboraldia amitutzat ematen duela Zuzendaritzak. Gauzak horrela, dagoeneko hasi dira hurrengo denboraldiari begira futbol taldeen kudeaketa eta antolaketa lanetan.

Honez gain, jakinarazi nahi dute futbol federatu eta futbol eskolako 2020-2021 denboraldiko lehenengo kuotatik %20 murriztea erabaki duela Zuzendaritzak. Bazkideei, hurrengo denboraldiko txartelean %20-ko beherapena egitea pentsatu dute aurtengo galera berdintzeko asmoz.

Azkenik udako Kanpusa bertan behera geratzen dela aurten adierazi nahi dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen