Covid-19an positibo emandako eskoriatzar bat etxean hilik aurkitu dute gaur goizean

0
4960

Ertzaintzak jakinarazi duenez, 10: 45ak aldera pertsona batek senide batekin ezin zuela harremanetan jarri jakinarazi die. Pertsona hori berrogeialdian zegoen Covid-19an positibo emateagatik.

Ertzaintza eta Udaltzaingoa Intxartxueta auzoko 33 zenbakiko atarira hurbildu dira. Erantzunik jaso ez dutenez, eta etxera sartzerik izan ez dutenez, Zubillagako suhiltzaileei abisua eman diete, eta hauek atea ireki dute. Etxebizitzaren barruan bizilaguna hilik aurkitu dute. Ertzaintza bertan dago gertatutakoa ikertzen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen