Covid-19ak guztion bizia hankaz gora jarri duela ez dago zalantzarik. Guk, musikariok eta konkretuki Arrasate Musikalek aurre egin diogu egoera honek sortu dituen eragozpenei eta ia jarduera guztiak ematen ari gara Bideodeien bitartez.
Testua eta irudiak: Arrasate Musikal.
Hori dela eta irakaslegoa moldatu beharra izan da egoera berri honetara eta horrek esfortzu handi bat suposatu du baina merezitakoa gure jarduera aurrera eramateko. Aldi berean ikasle eta gurasoen erantzuna oso positiboa izan da. Oso ondo eta azkar moldatu dira eta hori eskertzekoa da.
Bizi dugun egoera berri honetan ikusten ari gara musika bere osotasunean zer-nolako garrantzia duen gizakiarekiko.
Arrasate Musikalen izenean animoak bidali nahi dizkiegu guztiei eta espero, musika lagungarri izatea egoera hau erosoago eramateko.
Zaindu eta maite dezagun musika, orain eta beti!!!!