Covid-19 kasu gehiago agertuz gero, “ospitaleko beste solairu bat egokituko litzateke”

0
1098

Arrasateko Ospitaletik azaldu dute egun 88 medikuntza-ohe dituela “koronabirusarekin zerikusia duten eta ez duten beharrei” erantzuteko. Era berean, bertako profesionalei proba egiten ari zaizkie, profesionalek euren kotxetik jaitsi barik.

Arrasateko Ospitalea eta Debagoieneko beste osasun-zentro publikoak, bertako azpiegiturak “egokitzen ari da unean uneko beharrei”.

Gaur egun 88 medikuntza-ohe dituzte bi solairutan, “koronabirusarekin zerikusia duten eta ez duten behar asistentzialei erantzuteko”.

Bestalde, ospitalizazio-oheak, hau da, “larrialdi kirurgikoentzako oheak, laugarren solairuan daude, lehen amen-haurren unitatea zegoen solairuan”.

Kontingentzia-planak aurreikusten du, pertsona gehiago ospitalizatu beharko badira, “solairu bat egokitzea lehengo ospitalizazioetako eraikinean”.

Covid19-aren test gehiago egitea edo ez “erabakiko dute mediku batzuek, hain zuzen, arnasketa sintomak dituzten pertsonentzako arretako kontsulta zehatzetako medikuek”. Aldi berean, “Etxez etxeko Arreta Taldeak martxan jartzen ari gara”.

Ospitaletik eta anbulatoriotik herritarrei gogorarazten diete “larrialdi bat ez bada, baina osasun-arreta behar baduzue, telefonoz hots egin zuen osasun-zentrora. Telefono bidezko kontsulta bat egin ahalko duzue zuen medikuarekin, erizainarekin edo emaginarekin”. “Telefono hauek asteburuetan ere martxan egongo dira”.

Era berean, bertako “osasun-profesionalentzat, profesional sozio-sanitarioentzat eta oinarrizko beste zerbitzuetako profesionalentzat, euren lagina hartzeko ordutegi bat zehaztu da, eta profesionalak kotxean daudela hartzen zaie lagin bana”.

Zerbitzu hau herenegun (astelehenean) jarri zen martxan Arrasateko Ospitalean bertan. “Hiru sarbide ditu: Lan Osasuna (agenda mugikorra), Prebentzioko Oinarrizko Unitateak eta Osasun Publikoa.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen