Gaurko egunean, eta Coronavirus/Covid-19k sortutako egoera kontuan hartuta, Garaia Parke Teknologikoko zuzendaritzak beharrezkotzat jo du behar bezalako erantzukizunez jokatzea.
Gaurko egunean, eta Coronavirus/Covid-19k sortutako egoera kontuan hartuta, Garaia Parke Teknologikoko zuzendaritzak beharrezkotzat jo du behar bezalako erantzukizunez jokatzea, eta, ondorioz, honako neurri hauek hartu ditu:
1. GARAIAK ANTOLATUTAKO JARDUERA ETA EKITALDIEI DAGOKIONEZ
• Bertan behera geratzen dira GARAIAren ekimenez martxorako eta
apirilerako antolatutako jardunaldi guztiak.
• Beste
enpresa batzuek antolatutako jardunaldiek GARAIAren aldez aurreko
baimena izan beharko dute.
Neurri honen helburua da ahalik
eta gehien mugatzea espazio berean dauden pertsonen kontzentrazioa.
2. PARKEAK ESKAITZEN DITUEN ZERBITZUEI DAGOKIONEZ
• Eraikineko office-jangela itxi egingo da aldi baterako,
2020-03-16ko astelehenetik aurrera.
• 10 pertsona baino
gehiagorentzako lekua duten aretoak alokatzeko eskaera berriei ez
zaie erantzungo. Oraingoz, martxorako eta apirilerako mantenduko
da neurri hori.
3. ESPAZIO KOMUNETAN JARDUTEKO MODUARI DAGOKIONEZ
• Aglomerazioak saihestu behar ditugu, korridorearen kafe- eta
vending-makinen eremutan.
• Korridorearen hainbat puntutan
jarri dugun “eskuetako desinfektatzailea” gela erabiltzea
eta eskuak behin eta berriz garbitzea gomendatzen da.
4. GOMENDIO OROKORRAK
• Eskuak maiz garbitu.
• Ez ukitu aurpegia, bereziki begiak, sudurra eta ahoa.
• Pertsonen artean gutxienez metro bateko tartea izatea, eta bereziki eztulak, doministikuak eta sukarra daudenean.
• Ez ukitu kontaktu handiko gainazalak, hala nola barandak, eskulekuak eta abar.
• Egungo epidemia-prozesuarekin lotutako sintomatologiarik
(sukarra, eztula, arnasteko zailtasuna, etab.) izanez gero,
GARAIAko instalazioetara ez sartzea.
• Garbiketa-zerbitzuaren
maiztasuna eta tipologia handitzea, fokua mostradore, mahai eta eremu
kritikoetan jarriz.
• Bilerak egiteko tresna digitalen
erabilera sustatzea.
• Posible den kasuetan, etxetik lana
egitea erraztea.
• Osasun-agintarien prebentzio-gomendioei
jarraitzea.
Neurri horiek salbuespenezkoak direla jakinda, halaber,
azpimarratu nahi dugu guztion artean gure esku dagoena egingo
dugula hartutako neurriak errespetatzeko eta betetzeko eta
deskribatutako gomendioak praktikan jartzeko.
Eskerrik
asko guztioi zuen laguntzagatik eta prestutasunagatik.