Cordoba y Oroko haur-parkeko sabai zati bat lotu behar izan dute

0
1044

83 kilometro/orduko haize bortitza izan da gaur arratsaldeko 17:30 aldera Arrasaten, Euskalmet agentziak jaso duenez.

Hori arrazoietako bat izan daiteke San Andresko haur-parke honetako sabaiaren zati bat solte eta mugitzen egoteko.

Suhiltzaileek 18:45 aldera izan dute ezbeharraren berri, eta Udaltzaingoarekin batera, 19:00 inguruan plazaratu dira.

Haur-parkea prezintatu dute eta suhiltzaileek “haizeak mugiarazitako sabai zati bat lotu egin” dute. “Udaletik adierazi dute bihar arazoa bertatik bertara aztertuko dutela”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen