Coprecik eta PlanetCarek aliantza estrategiko bat sinatu dute itsasoak mikroplastikoetatik babesteko

0
745

Balio diferentzialeko proposamen bat sortzeko asmoz, Coprecik aliantza estrategiko bat sinatu berri du PlanetCarerekin, itsasoak mikroplastikoz kutsatzea saihesten duten soluzio teknologikoetan espezializatuta dagoen enpresa.

Aliantzaren helburua PlanetCareren soluzioen garapena, industrializazioa eta
merkaturatze globala bultzatzea da, bai eta lankidetza horren beste alderdi batzuetan sakontzea ere.

Mundu mailako arazo baterako irtenbidea

Akordio horrek Coprecik berrikuntzarekin eta hobekuntza teknologikoarekin duen
etengabeko konpromisoa nabarmentzen du, eta erabiltzaileei etxetresna elektriko
seguruagoak, erabilerrazak eta ingurumena errespetatzen dutenak izateko aukera
ematen die. Izan ere, PlanetCarerekin egindako lankidetza horren bidez, Coprecik
edozein garbigailu-motaren fabrikatzaileen eskura jartzen ditu itsaso eta ozeanoak
mikroplastikoz kutsatzea saihesteko beharrezko konponbideak. Arropa garbitze
bakoitzean, plastikozko ehunka mila zuntz mikroskopiko askatzen dira, eta
garbigailuetako egungo iragazkiek atxikitzeko ahalmenik ez dutenez, plastikozko
partikula txiki horiek guztiek hondakin-uretan amaitzen dute, ingurumena kutsatzen dute, ekosistemak kaltetzen dituzte eta elikadura-katera itzultzen dira.

Imanol Oleaga Copreciko zuzendari nagusiaren hitzetan, “gogotsu gaude
PlanetCareren taldearekin lan egiteko, seguru asko hari zuriaren merkatuari urtero
milioika tona mikroplastiko isurtzea eragiten duen kutsadura-iturri bat amaitzen
lagunduko dioten irtenbide teknologikoak eskaintzen lagunduko dielako”. Era berean, “Gure erabiltzaileei merkatuko irtenbiderik aurreratuenak eskaintzea eta
PlanetCareterekin aliantza egitea bilatzen dugu beti”.

Bestalde, PlanetCareren CEOak, Mojca Zupanek, azpimarratu duenez, “Oso pozik
gaude gure ikuspegia eta balioak partekatzen dituen talde batekin lan egiteaz”, eta ez da ahaztu behar “gure teknologiak mundu osoko bezeroengan duen eragin
eraldatzailea ikusi dugula, eta eskuragarriagoa izango dela Coprecirekin egindako
aliantza honen bidez”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen