Coprecik erosi egin du Bosch, Siemens eta Balay-ren hornitzaile bat

0
709

Fagor Taldeko kooperatibak Mael Cocción enpresa erosi du, eleconomista webguneak informatu duenez. Aragoiko enpresak ekoizten ditu indukziorako eta potentzia elektronikorako bobinak.

Argazkia: Copreci.

Coprecik Zaragozako enpresaren %100 erosi du, eta kontuan hartzekoa da familia-enpresa hori BSH Electrodomesticos España-ren (Bosch, Siemenes eta Balay) hornitzaileetako bat dela.

Ez da ezagutzera eman erosketaren zenbatekoa, baina eleconomistak azaldu duenez, erosketak erraztu du enpresaren jabetzaren familiaren erreleboa.

Mael Cocción-ek bere azken jardueran 30 milioi euroko fakturazio kontsolidatu bat lortu zuen eta 5 milioi euro inguruko ebitda. 130 pertsonak egiten dute lan enpresarentzat, eta sektore honetako erreferente bat da espainiar estatuan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen