Etxaluzen ikusgai dagoen On Jose Maria Arizmendiarrietari buruzko erakusketaren inguruan ekainaren 9an, osteguna, arratsaldeko 18:00etan, ‘COPRECI sortzeko prozesua (1959-1962)’ hitzaldia eskainiko dute. Hizlariak Pedro Mendieta eta Josemari Ortubai izango dira, kooperatiba honen sortzaileak.
Bestalde, ekainaren 16an, Arizmendiarrietaren biografia eta pentsamenduari buruzko hitzaldia izango da arratsaldeko 18:00etan. Hizlaria Jose Maria Larramendi izango da, Arizmendiarrietaren Lagunak elkarteko kidea. Oraingoan ere Etxaluzen izango da hitzaldia.