Comenge eta Cepeda entrenatzaileek saskibaloi formakuntza eskaini dute Ointxe!-ren eskutik

1
279

Argazkiak: Ointxe!.

Euskal Saskibaloi Federazioak antolatuta, Ointxe Eskubaloi taldearen, Gipuzkoako Saskibaloi Federazioaren eta Saskibaloiaren Entrenatzaileen Euskal Elkartearen laguntzarekin gaur goizean saskibaloi formakuntza izan da Iturripeko kiroldegian. Hizlariak Angel Cepeda eta Borja Comenge izan dira, eta Ointxe taldeko entrenatzaileak eta jokalariak parte hartu dute.

Borja Comengek, goizeko 10:00etan, ‘Defentsa aldaketaren aurka egiteko baliabide tekniko-taktikoak’ hitzaldia eman du. Comenge saskibaloi entrenatzailea da, Fc Bartzelona, Lleida Basket eta Valentzia Basket bezalako klubetan aritutakoa.

Ondoren, Angel Cepedak, goizeko 11:45ean, ‘Erasoan erabiltzeko trebetasun tekniko hobekuntza joko-egoera sinplifikatuetan’ hitzaldia eskaini du. Cepeda entrenatzaileak ibilbide luzea du Urrezko eta Zilarrezko LEB mailan, baita EBAn ere. Valentzia Basketen Comenge taldekidea izan da.

Iruzkin 1

  1. Jende gutxi ikusten da, zubia delako edo saskibaloiarenganako zaletasuna galtzen ari delako? Hizlariak hain onak izanda, pena entrenatzaile gehixau ez egotia

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen