CLO diplomaren baitan ‘Ikaskuntza eta berrikuntza-prozesuak enpresa eta erakundeetan’ webinarra antolatu du Mondragon Unibertsitateak

0
123

Ikaskuntza eta berrikuntza-prozesuak enpresa eta erakundeeetan’ izenburupean egingo da webinarra datorren urriaren 22an, goizeko 10etan. Mahai-inguru formatua izango du eta honako hauek izango dira parte-hartzaileak. 

  • Iñigo Larrea. MONDRAGONeko Talentuaren arduraduna.
  • Julen Iturbe-Ormaetxea. Aholkularia.
  • Onintza Belategi. Mondragon Unibertsitateko ikertzailea eta CLO.

Izena emateko link-a:  https://app.livestorm.co/p/60859d9c-44c0-45c9-9477-aab670afe76d Mahai inguruan, besteak beste, honako gaiak jorratuko dituzte. Ziurgabetasuna gailentzen den garai hauetan etorkizuneko lanbideak ere garatzeko daude oraindik eta zentzu horretan erakundeetan berrikuntza prozesuak aurrera eramatea eta formazioa modu estrategikoan lantzea ezinbestekoa da. Zentzu horretan Julen Iturbek bere ikuspegia emango digu aholkulari moduan eta Iñigo Larreak talentua erakartzeaz gain, talentuaren garapenaren inguruan hitz egingo digu. Chief Learning Officer-CLO etorkizuneko lanbide bat da, enpresek etorkizunean eta egun duten behar horri, berrikuntza eta ikaskuntza estrategiak aplikatzeka, erantzuteko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen