Storytime-ak “haurrentzako istorio dibertigarri eta oso adierazkor baten antzezpenak” direla azaldu dute akademiatik. Emanaldia Kulturaten ospatu zen zapatuan.
Argazkiak: Kids & Us.
Euskal Herria plazako akademiak antolatuta, ekitaldia 12 urte arteko haurrei eta beren familiei zuzendutakoa izan zen. Hainbat lagunek aukera baliatu zuten.
Kids&Us-ek azaldu duenez, saioa “giro ederrean” ospatu zuten, eta ikus-entzuleak “gogotsu aritu ziren kontakizunean sortu ziren elkarrizketetan taula gainera igota edota gabon abestiez eta dantzetaz gozatuz”.

Horrela, parte hartu zuten neskatila-mutikoek “Santari opari guztiak banatzeko zituen zailtasun guztiak gainditzen lagundu zioten”.
Christmas Party emanaldia izan zen larunbatean Kulturaten. Giro ederrean igaro zuten goiza gerturatu ziren familiek.
