Chief Learning Officer diplomari buruzko informazio saioa online egingo du MUk

0
324

Agurtzane Martinez irakasleak zuzenduko du saioa. Dagoeneko irekita bertan parte hartzeko izen-ematea.

Urriaren 19an, 18:00etan, eta online modalitatean, Chief Learning Officer (CLO) – Erakundeetako Ikaskuntzaren Kudeaketan Espezializazio Diplomari buruzko informazio saioa eskainiko dute Mondragon Unibertsitateak eta TeamLabs ikaskuntza laborategiak.

·        Izena eman informazio saioan.

Euskaraz eskainiko den ordubeteko saioan, Agurtzane Martinez Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea eta diplomako ko-koordintzaileak azalduko du erakundean berrikuntza eta ikaskuntza estrategiak aplikatzea helburu duen diplomaren nondik norakoak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen