Cespako Lorezaintzako langileek testa egin dute, eta batek positibo eman du

0
1294

Orain arte positibo bakarra egon da, eta koarentenan dago. Lorezaintzako beste bi langilek negatibo eman duten arren, badaezpada koarentenan daude. Zerbitzu honetako langileek “norberaren poltsikotik ordaindu behar izan” dituzte testak.

Positibo emandako langileak eta berarekin jardundako beste bi koarentenan daude. Bi hauek negatibo eman dute, eta euretako batek bestelako osasun-arazo bat duenez, koarentenan dago. Beraz, orain arte positibo bakarra egon da.

Positiboaren aurrean, Cespa-Ferrovialeko Lorezaintzako langileek euren kabuz egin dituzte testak osasun-zentro batean, “norberak bere poltsikotik 50 € ordainduta”.

Hortaz gain, positiboaren ondorioz lan egin ez ziren “6 orduak errekuperatu behar” direla jakinarazi die enpresak langileei.

Bidenabar, langileen aldetik salatu da “prekarioan” dihardutela, eta gogora ekarri da zerbitzu hau Udalak azpikontrataturikoa dela.

Enpresak langileei jakinarazi die euren artean bi metroko distantzia manten dezatela, eta maskara barik, 15 minutu baino gehiago elkarrekin egon ez daitezela.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen