Cespa-Ferrovialek azaldu du positiboa “kontaktu pertsonal-familiar” bidez izan zela

0
450

Enpresak azaldu duenez “aholkatutako protokoloak zorrotz bete ditugu pandemiaren hasieratik”. Baieztatu du langile horrekin lanean “kontaktu zuzena izandako” langileak negatibo eman zuela PCRan.

Arrasateko enpresako langile batek positibo eman ostean, Mondraberri Cespa-Ferrovialekin harremanetan jarri da arazoaren garrantzia ezagutzeko.

Enpresako Zuzendaritzak azaldu du langileak positibo eman zuela “beste positibo batekin kontaktu pertsonal-familiarra” izan ostean.

Enpresak argi utzi nahi izan du “aholkatutako protokoloak zorrotz bete ditugula, eta identifikatu dira positiboak bere lan-inguruan izan dituen balizko kontaktu estuak”.

Enpresak argitu du “pertsona bakar bat izan dela positiboarekin kontaktu estua izan duena” lanean. Bigarren langile hau “bakartu zen, PCRa egin zitzaion eta emaitza negatiboa izan da”.

“Pandemiaren hasieratik enpresak segurtasun-neurri zorrotzak hartu ditu, langileek euren artean kontaktu estuak izan ez ditzaten, eta euren arteko segurtasun-neurriak bermatzeko”.

Ondorioz “plantillako beste langileek bere ohiko zereginetan jarraitu ahal izan dute”. “Hala ere, eskaini egin zitzaien Covid-aren testa egitea”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen