Testua: Kooltur Ekintza.
Ostegun honetan, apirilak 28, Cerebral Effusion taldea izango da Arrasateko Gaztetxean, 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan. Bizkaian sortutako talde honek -Numen taldeko kide bat tartean- betetzen du norbera bere herrian profeta ez den esamoldea: 25 urtetako eskarmentua, AEB zein Europa osoan barrena egindako hainbat bira, bost disko luze eta nazioarteko brutal death metal eszenan erreferentziazko izena, baina nahiko ezezagunak publiko orokorrarentzat.




