CCOO sindikatuko kideek elkarretaratzea egin dute gaur goizean sindikatuak Arrasaten duen bulegoaren aurrean, Espainiako Estatuko beste toki batzuetan gertatu den bezala, ultraeskuinak eta NoVax txertoen aurkako mugimenduak deitutako manifestariek urriaren 9an Erroman CGIL sindikatuaren egoitzari egindako erasoa gaitzesteko.
CCOOtik soliraritatea erakutsi dute CGILekin “jasan duen eskuadrismo faxistaren erasoaren aurrean, eta Landinirekin bat gatoz faxismoa eskatzen duten erakundeak desegiteko eskakizunarekin, hala nola Forza Nuova, manifestazioaren deitzailea eta egoitza sindikalaren aurkako erasoa bultzatzen duena.”
Halaber, azpimarratu dute “estatuek eta indar politiko demokratikoek irmo erantzun behar diotela ultraeskuinari, indarkeria, gorrotoa, desegonkortasun demokratikoa eta herritarren bizikidetza sustatzen baitituzte. Eskuin batek eta komunikabide jakin batzuek mugimendu horiekin duten konplizitateari amaiera eman behar zaio.”
