Carlos Sanchezek urrea lortu du Beteranoen Euskadiko IV. Kopan

0
475

Saioa Karate klubeko ordezkaria lehen aldiz lehiatu da beteranoen txapelketa batean. Bere kategorian (35 eta 39 urte arteko katak) nagusitzea lortu zuen.

Argazkiak: Saioa Karate.

Aurreko igandean Bilboko Bizkaia frontoian Beteranoen IV. Kopa jokatu zen, Karate Euskal Federazioak antolatuta.

Carlos Sanchez arrasatearrak bertako Karate Saioaren ordezkari bezala hartu zuen parte, hain zuzen, 35-39 urte arteko katen kategorian.

Carlos lehen aldiz lehiatu da txapelketa honetan, eta urrezko domina lortu du. Lorpen honek “laguntzen gaitu gogor entrenatzen jarraitzera, helburu berriak lortzeko”.

Era berean, “baliagarria da klubeko karateka gazteenek ereduak izaten jarrai dezaten”. Zorionak Carlos!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen