Campillok Marian hil zuela eta bikote zirela frogatutzat eman du epaimahaiak

0
1149

Epaimahaiak, baina, ez du generoarekin zerikusia duen larrigarririk ondorioztatu. Orain prozedura epailearen sententziaren zain dago.

Argazkia: Fiskaltza.

Las Palmasko Probintzia-Entzutegiko atzoko (osteguneko) saioan epaimahaiak bere epaia jakinarazi zuen.

Kontuan hartzekoa da Marianen familiaren abokatuak epaiketan azpimarratu duela erailketa matxista izan zela.

Auzipetuak, ordea, asteazkenean deklaratu zuen “amorruz” beteta zegoela baina Marian “kasualitatez” hil zuela.

Epaimahaiak, epaiketako lau aldeak entzun ostean, atzo adierazi zuen, hiltzaileak aitortu izan zuen bezala, Campillo García izan zela hiltzailea.

Era berean, epaimahaiak ondorioztatu du Marian Ibarluzea eta Manuel Ramón Campillo García bikote zirela, hau da, harreman sentimentala zutela.

Horrek ahaidetasun-egoera larrigarri bezala aplikatzekoa da, baina epaimahaiak ez du ikusi generoarekin zerikusia duen larrigarririk.

Halaber, epaimahaiak frogatutzat eman du Campillo García ez zegoela hilketaren unean drogatuta, ez alkoholarekin, ezta bestelako substantziekin ere.

Horrek esan gura du gizonezkoak ez zeuzkala bere gaitasun kognitiboak eta borondatezkoak kalteturik.

Epaimahaiak, baina, baloratu du Campillok bere hilketa guardia zibil bati aitortu izana. Atzoko saioan ere 4 aldeek euren eskaerak egin zituzten:

  • Marianen familiak, akusazio partikularrak, 20 urte eta 5 hilabeteko kartzela zigorra eta 200.000 euroko erantzukizun zibila, erailketagatik eta gorpua profanatzeagatik.
  • Kanariar Uharteetako Gobernuak eta Fiskaltzak 15 urte eta 5 hilabeteko kartzela zigorra, hilketagatik eta gorpua profanatzeagatik.
  • Campilloren abokatuak 5 urte eta 3 hilabeteko espetxe zigorra.

Gaur egun prozedura Pilar Parejo epailearen sententziaren zain dago.

Erasoen biktimek edo erasoen lekuko direnek, ondoko laguntza-zerbitzuak dituzte eskura, ondoko telefono zenbakietan:

Udaltzaingoa: 943 25 20 10 edo 092

Larrialdiak: 112

Eusko Jaurlaritzaren 24 ordutako zerbitzua: 900 84 01 11. Honek ez du telefono deiaren arrastorik uzten eskuko telefonoan.

Arrasateko Emakume Txokoa: 943 79 41 39

Arrasateko Gizarte Zerbitzuak: 943 25 20 07. Hau ez da urjentziazko kasuetan bertara deitzeko baina bai beste uneetarako.

Erlazionatutako albisteak:

Marian Ibarlucea gogoratzeko isiltasuna egin da Herriko plazan

2021eko urtarrilaren 2an argitaratutako albistea

Campillo Garcíaren aurkako epaiketak bospasei egun iraun dezake

2024ko urtarrilaren 29an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen