Cambridge Assessment Englishek MondragonLinguaren ahalegina eta konpromisoa aitortzen du ingelesaren irakaskuntzan

    0
    482

    Cambridgeko titulazioa lortzeko prestaketa-zentro gisa egindako berrikuntzak goraipatu egin dute.

    Testua: MondragonLingua.

    Cambridge Assessment English Cambridgeko Unibertsitateko departamentuak, ingeleseko ziurtagiriak garatu eta ekoizten dituenak, MondragonLinguak urte hauetan zehar egindako lana aitortu du.

    Era berean, balioetsi egiten dute MondragonLinguak ikasleei ikaskuntza-esperientzia ona eskaintzeko hartu duen konpromisoa, Cambridge Assessment English-ek adierazten duen bezala, “Bizitzan zehar garrantzitsuak izango diren trebetasunak eta konfiantza gara ditzaten”.

    1973an sortutako MondragonLingua enpresa 1991n Cambridgeko azterketak prestatzen hasi zenetik, 5.000 pertsonak baino gehiagok lortu dute titulazioa, eta gaindituen tasa % 85ekoa baino handiagoa da.

    Joseba Bartolomé MondragonLinguako komunikazio arduradunak adierazi duenez, “Errekonozimendu hau albiste bikaina da eta hasitako bidearekin jarraitzeko konfiantza ematen du, gure ikasleen helburuak betearaziko dituzten metodologia eta profesional berriak txertatuz”.

    Cambridge Language Assessment-i buruzko zifra batzuk

    • 5,5 milioi pertsonak baino gehiagok egiten dituzte azterketak eta probak urtero.

    • 2.800 azterketa-zentro baino gehiago dituzte 130 herrialdetan.

    • 50.000 prestakuntza-zentro baino gehiago mundu osoan.

    • 1913az geroztik, ingelesezko hautagaiak ebaluatzen dituzte, eta azterketen garapenean eta kalitatean soilik jarduten duen ikerketa-talderik handiena du.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen