Testua: Retina Gipuzkoa Begisare.
Retina Gipuzkoa Begisarek eskerrak eman nahi dizkio Calzados Zubia dendari, bere establezimenduko itsulapikoaren bidez eman digun laguntzagatik, 813,13 euros bildu baititu. Ez dira garai onak solidaridarearentzat, baina horrelako ekintzak erakusten digute badaudela laguntzeko prest daudenak.
Dohaintza horri esker, Begisare lankidetzan arituko da ikusmen murriztua duten pertsona guztiekin, haien bizi kalitatea hobetzeko. Era berean, azpimarratu nahi dugu horrelako dohaintzen bidez gaur egin sendabiderik ez duten gaixotasunei buruzko ikerketari lagun diezaiokegula, eta, gainera, gizartea gure egoeraz jabetu dadin sentsibilizazio kanpainak antolatu. Jarrera hauek txalotu eta ezagutarazi egin behar direla uste dugu.
Bukatzeko gure zorion beroenak Calzados Zubiari erakutsi duen eskuzabaltasunagatik. Horrela jarrai dezala eta ea beste batzuendako eredu bihurtzen den.