Buzkantza rocka protagonista izan zen Garagartzako jaien hasieran

0
1829

Atzo Garagartza auzoko San Migel jaiak hasi ziren. Jai Batzordeak adin guztientzako egitaraua prestatu du. Ohiko ikurrina igoerarekin eta buzkantza janiarraren hasi ziren jaiak. Gauean musika nagusi izan zen Buzkantza Rock jaialdiarekin. Eszenatokiaren gainean Arrasateko lau talde izan ziren Etxepe, Crap, Sindy eta Banana Shake.

Gaur ere ekitaldi ugari izango dira: Txikienentzako puzgarriak, auzo paella, bertsolari jaialdia. Gauean berriz, Lamiaren jaitsiera eta erromeria. Igandean, jaiak ixteko, euskal dantzak, ardo kata, umeentzako jolasak eta auzo luntxa izango dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen