Busen erabiltzaile eta langileen segurtasuna bermatzeko greba abian da

0
634

Autobusen “mantentze faltak arriskuan jartzen ditu bai langileak baita erabiltzaileak ere”, LAB, ELA eta Aurrerak salatu dutenez. Pikete informatiboak izan dira Zalduspen, baita ertzainak ere, eta gutxieneko zerbitzuak hara-hona dabiltza.

Argazkiak: Herritar bat.

Avanzako Komiteak salatu izan du hainbat autobus “klimatizatzaile edo lurrunaren aurkako sistema barik daudela, eta ondorioz gidariek ibilgailua geratu behar izan dutela”.

Hortaz gain, “erabili ezin diren maleteroak daude, eta bidaiariak euren maletak jasotzeko errepidera irten behar izaten dira, horrek dakarren arriskuarekin”.

Beste arazo batzuk (izan) dira “egoera txarrean dauden gurpilak, aire galerak, ondo ixten ez diren ateak, ahulegi dauden torlojuak,…”.

Grebarako deia ELA, LAB eta Aurrera sindikatuek egin dute, oinarrituta autobusen “mantentze faltak arriskuan jartzen dituela bai langileak baita erabiltzaileak ere”.

Langileek asanbleak egin izan dituzte Arrasaten, Donostian, Bilbon eta Gasteizen. 200 langilek dihardute Avanzan, eta bozkatzea erabaki duten 139etatik %85ek grebaren alde bozkatu du.

Greba Avanzako gutxienez ondorengo lineatan izaten ari da eragina: Debagoieneko herriarteko lineatan, Donostia-Gasteiz linean, Donostia-Bilbon eta Donostia-Loiun.

Gaur goizean pikete informatzaileak aritu dira Zalduspeko geltokian, eta Ertzaintzaren zenbait patruila ere bertan egon dira, baita Elorregiko geltokian ere.

Gaur eguerdian Zalduspen ikusi dugunez, gutxieneko zerbitzuetako autobusak martxan ari dira. Gutxieneko zerbitzuak ostiralean, larunbatean eta astelehenean

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen