Busari egokitzeko margotze lanak hasi dira Udalako parkingean

0
471

Arrasateko Udalak iragarria du uztaileko asteburuetan herri-busa Udala auzora igoko dela eta jaitsiko dela.

Azaldu izan duenez zerbitzu publiko honek “proiektu pilotu bezala funtzionatuko du aurten”.

Era berean, “emaitza onak izaten baditu, datozen urteetan mantentzeko asmoa” agertu du Udal-gobernuak.

Autobusak Udala Goikoako parkingaren barruan buelta eman ahal izateko, margotze-lanak hasi dira.

Era berean, autobusa geralekua izango duen tokian marrazte-lanak egin dira.

Egokitzapen hauen beste helburuetako bat da baserritako bizilagunek ibilgaluekin errazago irten eta sartu ahal izatea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen