Bus geltokia egiteko eta autoen gordailua lekualdatzeko lanak hasi dira

0
737

Alde batetik, Zalduspeko parkinga hezitzen hasi dira, bertan “behin-behineko autobus geltokiaren” obrei ekiteko. Bestetik, Euskararen Plazan, obrak hasi dira bertan ibilgailuen udal-gordailua jartzeko.

Udalak iragarri duenez, Zalduspeko obrek “bi hilabete inguru” iraungo dute, eta Udalak “alboko industrialdean behin-behineko aparkalekua gaituko du erabiltzaileentzat. Guztira 65 aparkaleku-plaza inguru egongo dira bertan”.

Obra hauek Zalduspeko zenbait eraikin zahar botako ditu, tartean kaletik garabiak erretiratutako autoen gordailua. Horregatik gune hau Euskararen Plazara lekualdatuko da, eta horretarako obrak martxan dira enparantza honetan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen