Buru berria lehengo lepotik Hezkuntza Sailean [Testua: Arrasate Herri Eskolako irakasleak]

0
504

Ez zaie nonbait aski iruditu ikasturte hasiera honetan izan duten arduragabekeria lotsagarria; alegia, egoera berezi honetan, hezkuntza eragileekin adostu gabe, berandu eta oso baliabide gutxi ematea.

Ez zaie nonbait aski iruditu ikasturte hasiera honetan izan duten arduragabekeria lotsagarria; alegia, egoera berezi honetan, hezkuntza eragileekin adostu gabe, berandu eta oso baliabide gutxi ematea.

Hezkuntza Sailak erantzukizunez joka dezan exijitzeko EAEko ikastetxe asko eta askok bihar egingo dugun grebaren aurrean, hara zein izan den hezkuntza-delegaritzatik jaso dugun erantzuna: egun batez atzeratuko dituzte etzitik aurrera martxan jarri beharrekoak ziren ordezkapenak (gurasotasun-baimenak, gaixotasun-bajak eta abar ordezkatzeko).  

Ikastetxean greba egingo dugula aitzakia hartuta (eta dirudienez hori zigortu nahian edo), ez dute ordezkapenaren protokoloa abiaraziko ez gaur eta ez bihar, etzi baizik. Horrela, EAEko hainbat eta hainbat ikastetxetako ikasleak dagokien irakasle gabe utziko dituzte, eta egun horretako soldatari dagozkion milaka euro batzuk aurreztuko dituzte. Horrelaxe, lotsarik gabe.

Eta hori guztia, Jaurlaritzaren ordezkari nagusia den Urkullu jaunari greba egiteko inongo arrazoirik ez dagoela entzun diogun egunean bertan. Eta hori gutxi balitz zerbitzu minimoekin greba eskubidea urratu nahi digun egunean.

Nahikoa da! Gizartearen aurrean zintzo jokatuko duten eta Euskal Herriko neska-mutilen hezkuntza erdigunean jarriko duten arduradun politikoak behar ditugu!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen