Burrunba eginez Ostalaritzak “berehalako erreskate duina” aldarrikatu du

0
1169

Gaur arratsaldean Arrasateko establezimendu ugariren kanpoaldean lapiko-jotzea egin dute sektorearen alde.

Astelehenean bailarako Ostalaritzako langileek manifestazio jendetsua egin zuten, eta gaur goizean auto karabana, “berehahalako erreskate duina” aldarrikatzeko.

Mobilizazioetan adierazi izan dutenez, 51 eguneko itxieraren ostean, instituzio publikoek agindutako diru laguntzak “barregarriak, limosna hutsa dira”.

Ostalaritzak kalkulatu duenez Gipuzkoan sektore honek 19.000 langile ditu, eta itxierak euren familiei ere eragiten die. “Ostalaritzak bete du, soberan, espetxe-zigorra”.

“Urte asko ostalaritza munduan autonomo gisa, urte asko era guztietako egoeretara moldatzen, aldarrikapen askoren erakusleiho izaten. Baina, gaurko gure egoeran, nork babesten gaitu? Aski da!”.

Gobernuburuei egotzi diete “zuon erabakiak mus partida batean harturikoak bezain sakonak direla”. Nabarmentzekoa da komertzio batzuek, Ostalaritzarekiko elkartasunez, protestarekin bat egin dutela, Kilikolo eta Beinke esaterako.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen