Bultzada TxuriUrdineko isundutako kideekiko elkartasun jaialdia egin da

0
763

Gaztetxeak hartu ditu elkartasun kontzertuak bart. Karteleran, Criminal Remains aretxabaletarrak, The Bobby’s oreretarrak eta The Sinners beasaindarrak.

Espainiar Poliziak denera 33.000 euroko isunak jarri zizkien lagunarte txuri-urdineko zenbait kideri Castellón (Valentzia) 21/22ko azken partidaren testuinguruan.

Isunak ordaintzen laguntzeko, hiru taldeko elkartasun jaialdia antolatu zuten atzoko Bultzada Txuri-urdinak eta Arrasateko Gaztetxeak.

Oholtza gainean Criminal Remains aretxabaletarrak, The Bobby’s errenteria-oreretarrak eta The Sinners beasaindarrak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen