‘Bultza euskaltegiak bultza euskara!’ adieraziko da domekan Herriko plazan

0
497

Igande honetan, martxoaren 28an, ‘Bultza euskaltegiak bultza euskara!’ ekimena izango da herriko plazan, eta bertako AEKk herritarrei zein eragile eta entitateei bertaratzeko gonbitea egin die.

Argazkia: MB artxiboa.

Ekitaldia eguerdiko 12:00etatik 12:30era izango da, bertan bertsolari bat izango dugu gaian sartzeko, artista bat ‘Bultza’ abestia rapeatzeko eta ‘Euskal Herrian euskaraz’ abestia kantatzeko plazaratutakoekin bat.

Helduen Euskalduntzearen premia eta normalizazio beharra aldarrikatzeko mezua irakurriko dute antolatzaileek, eta gaiaren inguruan marrazki-grafitia egingo da. Azkenean grafitia aurrean izanda, parte-hartzaile guztiek plaza-argazkia egitea da xedea, baita komunikatzea ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen