Bulkanismoaren aztarnak gure inguruan [Testua: Ramon Ugalde]

1
640

Lantxo hau hipotesi ausart bat baino ez da. Agian artikulutxo honetan esandako gehiena ez da egia izango, baina betoz gaia nik baino jakintza gehiagorekin aztertuko dituztenak.

Asuntua da Epeleko sahiesbidetik pasatzen naizen bakoitzean tarte batzuetan ikustatzen diren arrokei itsura bolkanikoa hartzen diedala.

Eta nire hipotesia ziurtatzeko edo ezeztatzeko EVE (Ente Vasco de Energia) karta geologikoetara jo dut. EVEk Euskal Erkidego Autonomoko mapa gelogikoa egin du, eta bertan azaltzen dira besteak beste ze arroka mota dagoen erkidegoko leku bakoitzean.

Gauza jakina da Soraluze, Bergara, Antzuola inguruan mota askotako arroka bolkanikoak nahiko ugariak direla eta multzo geolojiko oso ezaguna da.

Eta hara mapa geologiko horretan Epeleko sahiesbidea hasten den den tokian zenbakitxo bat azaltzen da eta zenbakitxo horren esangura ondokoa da: Bolkan kolada masiboak eta trakitak.

Egia esan eremu hau Epele errekatxoaren ezker aldean dago eta beraz Bergarako udalerriari dagokio.

Bestaldetik gure inguruan ingeniaritza zibileko obra erraldoiak egin dira, askotan agresibo samarrak baina eginiko ondeaketen ondorioz agerian geratu dira mota askotariko arrokak.

Eta hala, Epeleko sahiesbidea ebaki zutenean material bereziak agertu ziren.

Gerra zibilaren aurreko urteetan geologo bat ibili zen Bizkai-Gipuzkoan bertako bulkanismoaren aztarnak ikertzen. Bere ardura batik bat arroka bolkanikoak ondo sailkatzea izan zen. Dirudienez urte batzuk lehenago Ramon Adan de Yarzak eginiko sailkapenarekin ez zegoen oso ados eta.

Berak ateratako konklusioa izan zen gure inguruan erupzio bolkanikoak oso indartsuak izan zirela eta bulkanismoaren aztarnak nahiko ugariak.

Geologo hori Maximino San Miguel de la Cámara zen eta bere espezialitatea petrologia zenez, hau da harrien azterketa, hemen aurkitutako arroka bolkanikoen sailkapen zehatza egin zuen. Agian garai hartako sailkapena gaur egun gaindituta egon daiteke.

Bere lantxoan Arrasate ere aipatzen du, hori bai beti Bergararekin lotuta. Bergara- Arrasate errepidean dio basaltoak eta doleritak azaltzen direla. Egia esan gure jakinduria ez da horraino iristen: ez dakigu bereizten zeintzuk diren basaltoak eta zeintzuk doleritak.

Halaber dio Zubiarrúa izeneko lekuan elementu “amigdaloideak” aurkitu zituela. Amigdaloidea izan daiteke arraultza formako elementu bat. Elementu amigdaloideak deskribatzen dituenean esaten du kolore marroia ia beltza dutela eta magnetita askokoak direla.

Geroago ere egin izan dira azterketa geologiko gehiago eta Epeleko sahiesbidea egin zutenean ere datu asko jasoko zituzten eta azterketa zehatzagoa egin daiteke guzti horrekin.

Artikulutxo honetan erantzunak baino behiago galderak plazaratzen ditut.

1.- Epeleko sahiesbideko arroka batzuk jatorri bolkanikokoak dira? Nik esango nuke baietz. Izan ere harearriak izateko oso trinkoak dira eta. Gogorrak dira, mailukada bat emanez gero ez dira berehala apurtzen eta gainera mailua errebotatu egiten da. Mapa geologikoan aipatzen diren “bolkan kolada masiboak eta trakitak” izan daitezke?

Harritzar hauek saihesbidean bertan lurrari eusteko orma bat egiteko erabili zituzten. Arrasateko leku askotan ikusi ditugu harri hauek eskollera moduan erabiltzen direla.

2.- Barrenazarreko errotako presa harri bolkanikoekin eginda dago? Eta erreka hondoan atzematen den kolore beltzezko haitza ere bolkanikoa da? Presatxo hau Epele errekan dago.

Ez dakigu noizkoa izan daitekeen presa hau, baina esan dezakegu bere forma kurboarekin Pedro Bernardo Villarreal de Berrizen eredua jarraitzen duela. Forma kurbo hauoso egokia da presari indar gehiago emateko eta uraren presioari hobeto eusteko.

3.- Maximino San Miguelek bere artikuluan “amigdala” batzuk aipatzen ditu, Bergaratik Arrasatera doan errepidean. Leku bat ere aipatzen du: Zubiarrúa. Ulertu daitekeenez Arrasateko udalerrian zegoen leku hori. Gaur egun toponimo hau ez da ezaguna. Baina kontuan hartu behar da eremu honetan bi baserri zeudela, Artxubi eta Zeleta. Agian Zubiarrua hori Artxubirekin lotuta zegoen?

Dena dela Kataide poligonoaren pareko errepidearen kurban ezponda beltz bat dago. Material hori harbel hauskorra da, erderaz “cayuela” esaten zaio eta Arrasaten zinbrine edo zinbrin harria. Cayuela ere euskal hitza izan daiteke eta kare ahula baino ez izatea, izan ere hiztegietan cayuela “Vascongadetako” berba dela esaten digute.

Baina ez gaitezen desbideratu: Zinbrin harriko ezponda horretan “amigdala” batzuk ikus daitezke, bertan txertatuta. Amigdalak noduloak edo arraultza formako elementuak dira. Maximino San Miguelek idatzita utzi zuen kolore marroixka zeukatela, iluna ia beltza eta magnetita asko zeukatela. Holako harri batzuk hartu ditugu eta oso astunak direla ziurtatu dezakegu. Eta fromari erreparatuz lagun euskalzale batek “gorotz harriak” izendatzea proposatzen du. Ez dago txarto asmatuta. Nola sortu ziren gorotz harri hauek? Erupzio bolkanikoaren ondorio zuzenak dira, hau da sumenditik horrela atera ziren gutxi gora behera edo forma biribil hori hartu zuten higadura prozesu bat jasan zuten bustin beltzean depositatu aurretik?

4.- Kataideko ezpondatik ateratako harri “biribil” batzuk. Jatorri bolkanikoak izan daitezke?

Iruzkin 1

Utzi erantzuna Txikitero(r)i Erantzuna bertan behera

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen