Bukatu da denboraldia [Testua: Dorletako Ama TXE]

0
340

Antzuolako argazkiak: Dorletako Ama TXE.

Dorletako Amako Txirrindulariek pasa den larunbatean egin zuten euren denboraldiko azken lasterketa, Antzuolan. Izugarrizko beroari aurre egin behar izan zioten Antzuolako kaleetan zehar. Pixka bat freskatzeko asmoz helmugan ur txorrotada zeukaten prest pasatzen ziren bakoitzean. Denboraldi osoan zehar bezala izugarrizko maila erakutsi zuten denek. Gaztetxoenak, benjaminak 2 itzuli eman zizkioten zirkuitoari, bikain ibili ziren gure taldeko Auritz Garai eta Nile Agirretxe. Alebinak 4 itzuli eman zizkioten eta talde honetan aurrekoak bezala bikain aritu ziren denak Peru Herrasti, Markel Diaz, Oxel Kortabarria, Ainhoa Plaza, Maialen Sancho, Izaro Ezpeleta eta Katixa Navarro. Nesken podiuma azken aldian bezala gure neskek osatu zuten, lehena Katixa Navarro, bigarrena Ainhoa Plaza eta hirugarrena Izaro Ezpeleta. Nagusienek, infantilek 6 itzuli eman zituzten eta aurrekaldean ibili zirenek gogor lehiatu behar izan zuten podiuma lortzeko, azkenean izugarrizko esprinta eta gero Manex Larrañagak lortu zuen hirugarren postua.

Maila honetan esan beharra dago Manex Larrañaga, Unai Ormaetxea, Izortz Llodio eta Markel Lopez de Munainentzat Dorletako Amako maillotarekin egin duten azken lasterketa izan dela, datorren urtean Kadete mailara Bergarako Lokatza talderekin salto egiteko aukera izango dute.

Benetan denboraldi ederra eman digute gure taldeko txirrindulari guztiek!!!!

ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO DENOI!!!!!!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen