Bertako azken arduradunek (Txaro, Jesus, Angel eta Arantxik) erretiroa hartu dute, eta itxiera ekitaldia herenegun ospatu zen. Bezero ugariren eskertza eta berotasuna jaso zituen Arregi-Lizundia familiak.
Zuri-beltzezko argazkia: “Ventxes” Lasagabaster / Agur-ekitaldiko argazkiak: Aitor Iturriaga / Bideoak: Kepa Ormaetxea.
Agustin Arregi “Bueno” eta Presen Lizundia senar-emazteek Txapel tabernaren lokala hartu zuten Nafarroa etorbidean.

Bertan 1955eko otsailaren 4an “Bueno” taberna-jatetxea ireki zuten, eta “lanean jo ta ke” aritu ziren, Josemari Velez de Mendizabal historialariak azaldu bezala.
Denboraren poderioz, komertzioa Jokin Zaitegi plazara lekualdatu zen, Buenuena izenarekin, eta Arrasaten erreferente izan da.

Establezimendu honen ezaugarrietako bat bere Atletic-zaletasuna izan da, eta bertan zuen egoitza Arrasateko Imanol Etxeberria taldeak.
Gainera, pilota zale ugarik bertan erosi zituzten, besteak beste, Santamasetako pilotari profesionalen partidetarako sarrerak.
Jokin Zaitegiko lokal honek ere Sanjoanetako mus txapelketak jaso zituen zenbait urtez, beste hainbat ekimenen artean.
Taberna-jatetxeko arduradunek (Txaro, Jesus, Angel eta Arantxik) erretiroa hartu dute, eta beraz herenegun agur ekitaldia egin zen.
Uztailaren 30ean izan zen, eta Txorbela Otxoteak errezitaldi bat plazaratu zuen, eta luntx bat ospatu zen. Ohi duten bezala, Txaro, Jesus, Angel eta Arantxik lanean jardun zuten.
Ekitaldian ere Presen izan zen, negozio familiarreko sortzaileetako bat, eta hainbat herritarrek txalo, muxu eta esker oneko hitzak eskaini zizkioten. Hala esan du agur Bueno-Buenuena taberna-jatetxeak.
Artxiboko zenbait argazki:






Erlazionatutako albisteak:
Ander Muruaren debuteko sarrerak salgai daude Monten eta Buenuenan
2024ko irailaren 4ean argitaratutako albistea
Zuri-gorri Egunak zaleak batu ditu eta Andoni Gorosabel ‘Goros’ omendu du
2025eko ekainaren 7an argitaratutako albistea




