Kartelak: Leintz Eskola Kirola.
Gabonetako etenaldia eta gero zapatu honetan erraketa kirolen topaketa izango dugu Musakolako kiroldegian, Arrasaten. Bertan, Squash,tenis,padel eta frontenis modalitateak landuko dira AKE-elkartearekin batera eta izen-emate kopuruen arabera txandak antolatuko dira. Topaketan izena emateko azken eguna bihar izango da eta informazio guztia koordinatzaileek helarazi dizue.
IZOTZ PISTAKO izen-ematea gaurtik urtarrilaren 13ra izango da eta informazioa ikastetxeetatik jasoko duzue. Adi egon! EKINTZA URTARRILAREN 18an izango da.





