Otsailaren 14 eta 15ean Ibai-Artek MERKEMERKAUA ospatuko du, udazken neguko stock azoka. Ostiralean arratsaldeko 16:30etatik iluntzeko 20:00etara ospatuko da, eta larunbatean berriz, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00ak bitartean, etenik gabe.
Oraingo honetan, udalerriko 30 saltoki irtengo dira beraien establezimendu aurrera edo komertzio guneetara udazken-negu denboraldiko produktuak prezio ezin hobean eskainiz: moda, lentzeria, osagarriak, oinetakoak, etab. Aurten stock azokan parte hartuko duten saltokiak eta beraien kokalekuak hauek izango dira:

Gerturatzen den orok azokaz gozatu ahal izango du, baita egun hauetarako prestatu den egitarauaz ere. Musikaz, kolorez, argiz eta elefantez betetako programa!
Otsailak 14:
–18.00: ANTZERKIA ETA KONTZERTUA Kia eta bere ukelelearen eskutik (Kids&Us, ingelesez), Kulturateko Areto Nagusian. 3-7 urte
Otsailak 15:
–12.30: KANTU KOLORE, Herriko Plazan
–18.30: MERKEMERKAUKO ELEFANTEAK, Herrian zehar
*Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688734149 zenbakira.