“Bruselara etorri gara Europako pentsio estrategia errotik alda dezaten”

0
474

Alberto Kabiketa arrasatearra Europar Parlamentura joandako martxan parte hartzen dabil. “Beharrezkoa da pentsio publiko duinak EBko Herri guztietan bermatzea”.

Argazkiak: Alberto Kabiketa eta MB artxiboa.

Arrasateko Pentsionistak plataformako kide da Alberto Kabiketa ‘Kabi’. Astelehenero Herriko plazako bilkuran parte hartzen du.

Atzo bat egin zuen Bilbon Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak eta Pentsiodunen Estatuko Koordinakundeak Bruselara egindako martxarekin.

Gaur Europako Parlamentuan talde politikoei eskatzen ari zaizkie “Europako zein estatuko estrategiak errotik alda ditzatela”. Izan ere, “finantza sektoreak kontrolatzen dituen pentsio-plan pribatuen onurarako pentsio-sistema publikoen prestatzioak murrizten ari direla, beren onurarako”.

Era berean, salatzen ari dira “Europako Batzordearen Pentsioen Liburu Berdea mehatxu bat dela banaketa-sistema publikoen aurka, eta abian diren erreformak susatzen dituela”.

Halaber, “Europar Batzordearen jarrera salatzen dugu, lobby finantzarioen ordezkari gisa jarduten baitu”. Izan ere, “Trasformazioa eta Errsilientzia Berreskuratzeko Funtsak murrizketen erreformak sakontzeko eta banaketako Pentsio Sistema Publiakok pribatizatzeko erabiltzen direla”.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak (EHPM-MPEH) eta Pentsiodunen Estatuko Koordinakundeak (COESPE) ondorengoak aldarrikatzen dabiltza Bruselan:

  1. Europar Batasunaren oinarrizko eskubide gisa blindatzea gure belaunaldiari eta etorkizunekoei pentsio publikoak, bidezkoak eta nahikoak bermatzea, bizi-baldintza duinak eta autonomoak lortzeko.
  2. Pentsio eta pentsio publikoen sistema publiko duin eta nahikoa bermatzea, EBko eta hura osatzen duten herrietako erakundeei eska dakiekeen gizonentzako eta emakumeentzako eskubide berdina den aldetik, eta helburu hori Europako funtsen banaketan lehenestea.
  3. Europako Gutun Sozialaren galdagarritasuna indartzea, gutxieneko pentsioetan zein gutxieneko soldatan herrialde bakoitzaren batez besteko soldataren %60 bermatzeko eta pentsioen errebalorizazio automatikoa bermatzeko, gutxienez benetako KPIaren arabera.
  4. Europar Batasuneko herri guztietan nahikotasuneko diru-sarrera horien finantzaketa eta zerbitzu soziosanitarioen eta kalitatezko mendekotasunari arreta emateko zerbitzuen unibertsaltasuna bermatzea.
  5. Europako funtsak sortzean eta banatzean lehentasuna ematea helburu horiek lortzeari.
  6. PEPPak (Pan-European Personal Pension Product) sustatzen dituen araua indargabetzea.
  7. Behingoz zerga-saihestearekin eta zerga-paradisuekin amaitzeko neurri eraginkorrak har daitezen eskatzea, eta kreditua eta aurrezpena sozializatzea, finantza-erakunde publikoen garapena sustatuz.

Oro har, “Pentsio Publiko Duinak EBko Herri guztietan bermatuta” izatea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen