Aparkatzeko sistemak aurkako eta aldeko jarrerak eragiten ditu Arrasaten, eta antza aurka dagoen herritar batek broma bat jarri du Zarugaldeko TAO makina batean.
Bertan pegatina bat jarri du, eta pegatina hori Mankomunitateak jarri ohi dizkio garaiz kanpo kalean utzitako altzariei.
Pegatinak halaxe dio: “Kontuz!! Hondakin hau gaizki aterata dago. Ordutegi edo egutegiz kanpo”.