Brodas Bros konpainiak ‘Around the world’ ikuskizuna aurkeztu du Amaia Antzokian

0
457

Brodas Bros konpainiak ‘Around the world’ ikuskizuna aurkeztu du Amaia Udal Antzokian. Ikuskizun hau bidaia koaderno handi bat da eszenatokian, bertan, Brodas Bros-ek munduaren inguruan egin dituzten nazioarteko biretan (Brasil, Palestina, San Frantzisko, Los Angeles, Honduras, Japonia) bizitako bizipen eta pasadizoen bilduma eta Txinaren eragin handia, azken urte honetan 3 hilabetez biran egon baitira.

Brodas Bros oso futuristak eta robotikoak dira, baina baita oso gizatiarrak eta sentiberak ere. Mappinga, proiekzio interaktiboa, laserra, aireko dantza, led-en jantziak… Dantza, argia, teknologia eta musika harrigarriaren konbinazioa. Hau da Brodas Brosen ikuskizunik teknologikoena.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen