Boulder txapelketak 87 lagun elkartu ditu eta Boulder Ligaxkak 37

0
1308
boulderra

Debagoieneko Eskalatzaileak eta Euskal Herriko beste asko Aretxabaletan elkartu dira asteburuan, hain zuzen, 25. Boulder Txapelketan edota Eskolarteko Boulder Ligaxkan.

Argazkia: Debagoieneko Eskalatzaileak

Larunbatean 25. Boulder Txapelketa ospatu zen, Aretxabaletako eskalada-murruan, eta guztira 87 eskalatzaile elkartu ziren.

Hiru kategoria izan ziren: infantilak (neskatilak eta mutikoak elkarturik), herrikoiak eta elitea (neskak eta mutilak bereizita).

Infantiletan ez zen finalik egin, baina hiru onenak saritu zituzten. Beste bi kategorietan, multzokako lehiaren ostean, 6 eskalatzaile sailkatu ziren finaletara. Finalak arratsaldez jokatu ziren, eta ondorengoak izan ziren emaitzak:

Infantiletan:

  • Elene Moya
  • Nerea Poza
  • Amaiur Morillo

Herrikoia, neskak:

  • Ainhize Belar
  • Intza Elizalde
  • Irati Etxebarrieta

Herrikoia, mutilak:

  • Eneka Guenetxea
  • Unai Otadui
  • Manex Iñurrategi

Elitea, neskak:

  • Itziar Martinez
  • Haizea Oses
  • Irati Guenetxea

Elitea, mutilak:

  • Iñaki Arantzamendi
  • Martzel Vicario
  • Julen Arriola

Igandean Eskolarteko 2. Boulder Ligaxka jokatu zen, Aretxabaletako kiroldegian. Hiru maila izan dira: alebinak, infantilak eta kadeteak.

Denera 37 neskatila-mutiko elkartu dira, eta finalak lehiatu ez diren arren, ondokoak izan dira sailkapenak:

Alebinak:

  • Maddi Aguirre
  • Ines Allende
  • Ander Beitia

Infantilak:

  • Intza Elizalde
  • Leire Diaz de Mendibil
  • Asier Antunez

Kadeteak:

  • Oihan Diaz de Mendibil
  • Intza Illarramendi
  • Julen Zubizarreta

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen