Botiketan maskarak ez daude eta “boluntariook egindakoak banatzen gabiltza”

0
1904

Arrasateko farmazia guztietan ez dago maskararik oraingoz [asteazken eguerdian]. Irtenbide bat emateko asmoz, #Yocosomascarillasdebagoiena taldea berak eskuz egindakoak banatzen dabil botiketan.

Arrasateko botiketan ez dago maskararik momentuz [asteazken eguerdian] Mondraberrik baieztatu ahal izan duen bezala.

“Eskatzen ari gara, baina oraindik ez digute ekarri, agian datorren astean iritsiko dira”. Horixe da gehien entzuten den erantzuna.

Krisialdia hasi zenetik, hainbat maskara saldu dira, batzuk 25 eurotan egon dira salgai, baina orokorrean agortutako produktua izan da.

Gainera, Gipuzkoako Botikarien Kolegio Ofizialetik herritarrei dei egiten diete “botiketara joan ez daitezela maskarak, soluzio hidroalkoholikoen gelak, alkoholak eta babeserako bestelako materiala erostera”.

GBKOeik adierazi dutenez, “material hori farmazietara iristean, ezingo zaie kontsumitzaile partikularrei saldu”.

Gehitu dute farmazietara “joan behar dela soilik ezinbestekoa denean, bertako langileak kalterik jasan ez dezaten, eta botikak zabalik jarraitu ahal izateko”.

Maskara homologatuak falta direnez, #Yocosomascarillasdebagoiena taldeko boluntarioak euren eskuekin maskarak egiten ari dira, eta Arrasateko farmaziei banatzen hasi zaizkie.

Erlazionatutako albistea:

“50etik gora boluntario gabiltza maskarak egiten”

2020ko martxoaren 26an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen