Botikak banatzeko neurri berriak aurkeztu dituzte Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Farmazia Zuzendaritzak eta Osakidetzak

0
776

Krisia hasi zenetik eta osasun-larrialdiko deklarazioa egin zenerik, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarekin, Foru-Aldundiekin eta Farmazialarien Elkargo Ofizialekin eta farmaziekin batera, hiru Lurrande Historikoetako boluntario-sarea (Gurutze Gorria eta DYA) eta Farmazia-banaketako enpresekin batera, hainbat ekintza planifikatu eta garatu dituzte, jarduera-plan baten oinarrituta.

Testua: Eusko Jaurlaritzak.

Krisia hasi zenetik eta osasun-larrialdiko deklarazioa egin zenerik, Osasun Saileko Farmazia Zuzendaritzak eta Osakidetzak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarekin, Foru-Aldundiekin eta Farmazialarien Elkargo Ofizialekin eta farmaziekin batera, hiru Lurrande Historikoetako boluntario-sarea (Gurutze Gorria Araban; Gurutze Gorria, Bolunta eta DYA Bizkaian; eta DYA eta Gurutze Gorria Gipuzkoan) eta Farmazia-banaketako enpresak hainbat ekintza planifikatu eta garatu ditugu, jarduera-plan baten oinarrituta. Plan horren objetiboa da erantzuna ematea gure Autonomia-Erkidegoko pertsonei, beren botikekin lotuta gerta dakizkiekeen egoerei erantzuna emateko.

Hori guztia helburu bikoitz bati erantzuteko: pertsonak ahalik eta denbora gehien egon daitezela beren etxeetan farmazietara joan beharrik izan gabe, eta berma diezaiegula hartu behar dituzten sendagaiak eskura izango dituztela eta osasun-zentroetan nahiz farmazietan pertsonen pilaketa saihestuko dutela, gure osasun-profesionalak babesteko.

Jarduera-plan honen bidez artatu beharreko kolektiboak lehenesteko eta zehazteko erabili dugun oinarrizko eta funtzezko irizpidea haien osasun-egoerarekin eta mendekotasun-mailarekin lotutakoa izan da.

Horrela, lehenik eta behin, patologia anitzeko pertsonak sartu ditugu (hainbat gaixotasun kroniko dituzten pertsonak), mendekotasun-egoera dauden eta Beti On telelaguntza-zerbitzuak artatutakoak.

Ildo horretan, orain arte hainbat jarduera garatu ditugu, tratamenduak 3 hilabete gehiagoz luzatzeko eta farmazietan 2 hilabeterako medikazioa emateko. Gainera, botikak etxean emateko sistema bat antolatu dugu,2 hilabeterako, arrisku handieneko eta ahuleneko pertsonei emateko, ospitaleetako farmazia-zerbitzuetatik eta farmaziatik.

Ildo horretan, lanean ari gara Foru-Aldundiekin, Farmazialarien Elkargo Ofizialekin eta farmaziekin, boluntariotza-sarearekin eta farmazia-banaketarekin, etxez etxeko entrega-prozesu osoa garatze aldera.

Pertsonak deiak jasotzen ari dira bere etxeetan, informazioa emateko eta medikazioa emateko tokiak egiaztatzeko eta baieztatzeko. Lan hori farmazia-zerbizuetan egiten ari gara Osakidetzako ospitaleen kasuan; eta boluntarioen sarean eta Beti On telelaguntza-zerbitzuan, sendagaiak farmazietan jasotzen dituzten pazienteen kasuan.

Bestalde, eta premia larriko kasuetan, biztanleek medikazio-premairekin lotutako eskaerak modu ordenatuan egin ahal izan ditzaten, lan-protokolo bat ezarri dugu Eusko Jaurlaritzako herritarrentzako arreta-zerbituzarekin, eta 012 Zuzenean arreta-telefonoa jarri dugu herritarren eskura.

Telefono horretan; medikazioa lortzeko jarraitu beharrezko urratsen berri emango diete, baita etxera helarazteko eta etxetik atera beharrik ez izateko ere. https://www.euskadi.eus/farmazia-zerbitzuak/web01-a2korona/eu/

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen