Maskarilak herriko botika ia denetan agortu dira “kezka handiegia” delako

0
1514
coronavirusa

Coronavirusaren oihartzunak eragin du Arrasaten ehunka maskarila saltzea azken asteetan. “Eskuak ondo garbitzearen” garrantzia nabarmentzen dute botikariek.

Coronavirusaren ondorioen harira, Mondraberri egunkaria harremanetan jarri da herriko botika guztiekin.

Ferreriasko Alberto Azcoaga farmazian adibidez maskarilla guztiak agortu dira. “Coronavirusaren oihartzuna baino lehen bezero gutxik erosten zituzten maskarillak”, baina “orain agortu dira, eta hornitzaileei eskatzen diegun arren, ez ditugu lortzen”.

Bertako langile batek azaldu digu “eskuak ondo garbituta, coronavirusaz kutsatzeko arriskua %99 murrizten da”.

Iturriotzeko Maria Francisca Azcoagak azaldu digu coronavirusa baino lehen “maskarillak erosten zituzten margotzeko, polenaren aurka,… Azken egunetan, coronavirusaren mehatxuaren ondorioz, 100 inguru saldu ditugu”.

Hornitzaileari maskarilla gehiago eskatu dizkiote “baina oso gutxi ekartzen ditu”. Ondorioz, komertzio honetan ere maskarillak agortu dira, eta “bezeroek, alternatiba bezala, gelak erosten ditu”.

Adibidez, “arratsalde batean 5 gel saldu genituen, eta 12 pertsonak gelak eskatu dizkigute. Asteartean gel gehiago izango ditugu salgai”.

Bertako arduradunak azaldu digu coronavirusaren inguruko “sindromea azken bizpahiru egunetan handitu dela. Pertsona batzuek behin eta berriz deitzen digute maskarillak erosi guran”.

Araba etorbideko Ana Español Morales botikan “maskarillak duela 15 egun agortu ziren. Hornitzaileari maskarilla gehiago eskatu dizkiogu, baina ez dira iristen. Gelen egoera antzekoa da”.

Zarugalde kaleko Erkuden Etxeberria Larraza botikan maskarillak eta gelak “agortu dira baina bihar gehiago iristekoak dira”.

“Jendea urduri dago, kontuan hartuta herritar askok aste santurako bidaia erreserbatuta dute. Badirudi, hainbat pertsona bidaiak bertan behera uztea eskatu dutela, baina bidaia-agentzietatik dirua itzultzen ez dietela”.

Gipuzkoa etorbideko Ana Maria Fernandez Corcuera botikan, ordea, “hainbat maskarilla salgai ditugu” azaldu dute. “Jende bat oso kezkatuta dago, eta telefonoz askotan deitzen digute”.

Erguingo Juan Antonio Irizar Saborido botikan ere maskarillak “agortuta daude, eta hornitzaileari egunero eskatzen diogun arren, ez dira iristen”.

“Coronavirusaren oihartzuna iritsi zenean, hasieran maskarillak genituen, baina azkar agortu ziren. Jende askok telefonoz deitzen digu edo botikara bertaratzen da, psikosi puntu bat dago”.

Nafarroa etorbideko Aurora Ruiz Perez botikan ere maskarillak agortu dira. “Mota ezberdinekoak izan daitezke: normala, kirurjikoa, 2 eta 3 filtrokoak”.

Azken asteetan “lauzpabost kaxa saldu ditugu, eta kaxa bakoitzean 100 maskarilla inguru daude”. Gelak ere saldu dituzte:

“Astelehenean 15 inguru erosi zizkiguten, 50 mililitrokoa bakoitza. Gel handiagoak ere saldu ditugu”.

Bertako langileak azpimarratu du “garrantzitsuena eskuak ondo garbitzea dela, eta ondorioz maskarilla jartzea ez da nahikoa”.

Elmako etxeetako Santa Marina botikan, Laura Sanchez Alvarez farmazian maskarillak “agortu egin ziren Txinan azaldu zenetik”. Botikan “igarri dugu jendartean alarma dagoela. Gainera, coronavirusaren gaiari gehitzen zaio Zaldibarko zabortegiarena”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen