Ernaik antolatuta, udaberriko gazte-martxa Baztanen egingo da aurten, eta Arrasaten ere topaketa horretarako deialdia egin da.
Deialdi ozena eta deigarria izan da, Irati tabernan gaur arratsaldean egindakoa, Mondragon Unibertsitateko ikasle talde batek antolatuta:
Kanpin-denda bat jarri dute Ferrerias kalean, hau da, gazte-martxetako ikurretako bat, eta aldi berean bozgorailutik musika ozenki zabaldu dute. Ekimen gehigarri gisa, argazki erakusketa bat ikusgai jarri dute Irati tabernaren barnealdean.
