Bost positibo berri atzeman dira Arrasaten

0
1127

Bost positibo berri atzeman dira Arrasaten azkenengo 24 orduetan. Bailarako gainerako herrietan ere zenbait kasu atzeman dira: Aretxabaletan 1, Eskoriatzan 3, Bergaran 8 eta Oñatin 2. Antzuolan eta Elgetan ez dira kasu berririk atzeman.

Hiru lurraldeetan, kopuruak asko igo dira: 363 positibo berri Bizkaian, 96 Araban eta 215 Gipuzkoan. Ohiko bizilekua EAEtik kanpo duten 26 kasu ere atzeman dira

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen